miércoles, 6 de junio de 2012

Tolesturak

tolesturak harrien defomazio plastikoak dira. Tolesturek lau elementu dituzte; elementu horien arabera sailkatu egin ditzakegu, eta zer prozesuren bidez sortu diren jakin:


  • Txanga; Geruzek kurbadura handiena duten zatia.
  • Alpeak; Txangaren bi aldeetan dauden zatiak dira. 
  • Nukleoa; Tolesturaren erdiko zatia da.
  • Plano axiala; Irudizko plano bat da, eta txangan zehar igarotzean alpe bat sortzen du alde bakoitzean. Tolesturaren simetria-planoa da, gutxi gorabehera. 

Orogeno termikoak

Gaineko plaka litosfera kontinentalez osatuta badago, erliebe bolkanikoa sortzen da plakaren ertzean: orogeno termiko izeneko erliebea. Andeak prozesu horren bidez sortutako erliebea dira.

Subdukzio-eremuan ere osatzen dira fosa ozeanikoak, baina uharte-arkuetakoak baino sakonera txikiagoa dute; izan ere, kontinentearen higaduratik sortutako sedimentuen geruza lodi bat pilatzen da eremu horietan.
Sedimentu horiek kontinente-ezpondaren kontra zapaltzen dira, eta ezpondara itsatsita geratzen dira; horrela, harri metamorfiko eta sedimentarioekin akrezio-prisma bat osatzen da.

Uharte- arkuetan bezala, hondoratutako plakaren azal ozeanikoa urtu egiten da mantuan sartzean, eta magmak sortzen ditu.Magma horiek igo egiten dira eta sumendi. erupzioak sortzen dituzte; eta harri plutonikoen guneak ere eratzen dituzte, azal kontinentalaren barruan.

Plaken ertzetako ariketak

1.- Zer bi plakak hartzen dute parte Hego Amerikako mendebaldeko kostako subdukzio-eremuan? Zer mendikate bolkaniko sortu da eremu horretan, subdukzioaren eraginez?

2.- Zer hgidura mota dago Karibeko plakaren eta Ipar Amerikako plakaren arteko mugann? Zer prozesu geologiko gerta daitezke eremu horretan? Eta Karibeko plakaren mendebaldeko ertzean?

Plaken ertzetako higidura erlatiboak

Plaken ertzetan, bi plakak edo gehiagok elkar ukitzen dute, eta elkarri eragiten diote. Hori dela-eta, jarduera geologiko handia egon ohi da toki horietan: bolkanismoa, sismikotasuna, materialen konpresioa eta distentzioa,subsidentzia.. Hala ber, prozesu horiek ertzetan sortzen den higidura erlatibo motaren ondorio da.


Kodominantzia

Bi aleloak aldi berean agertzen direnean gertatzen da kodominantzia. Heterozigotoek bi progenitoreen ezaudarriak dituzte.

Hona hemen kodominantziaren adibide bet: andaluziar barietateko oilarren eta oiloen kasua. Luma beltzeko banako homozigoto (AA) baten eta luma zuriko banako homozigoto (BB) baten ondorengoak luma gris urdinxkak dituzten heterozigotoak (AB) dira.

Kromosomen ariketak

1.- Zer dira kromosomak? Nola daude eratuta eta nola sortzen dira?

2.- Zenbat kromatida dituzte kromosoma metazentrikoak? Zenbat beso dituzte?

3.- Gizakion gorputzaren zelula guztiek kromosoma kopuru bera al dute? Eman arrazoiak.

http://www.ikusietaikasi.com/kromosoma.jpg

Kromosoma kopurua

Espezie bakoitzak kromosoma kopurua bereizgarria du. Horren arabera, organismo mota hauek daude:


  • Organismo haploideak; Kromosoma sorta bat dute zeluletan. Organismo haploideak n letraz adierazten dira. Letra horrek zelula bakoitzean zenbat kromosoma mota dauden adierazten du. 
  • Organismo diploideak; Kromosoma kopuru bikoitia dute beren zelula somatikoetan (ugaltze-zelulak ez direnak). Kromosoma horiei kromosoma homologoak esaten zaie, eta bakoitza guraso baten gametotik dator. Organismo diploideak 2n-ren bidez adierazten dira. 

viernes, 1 de junio de 2012

Aldaketak geosferan


  • Aldaketak kontinenteen banaketan; Kontinenteak aldatuz joan dira etengabe, eratu zirenetik. Haiek lekuz aldatzean, ozeanoak ireki eta itxi egin ziren, bai eta mendikateak osatu ere. aldaketa horiek berebiziko garrantzia izan zuten izaki bizidunen banaketan eta espezieak agertzean zein desagertzean.

  • Aldaketak erliebeetan eta paisaietan; Gune kontinentalak barruko zein kanpoko agente geodinamikoen mende egon dira, erliebea moldatzen dutenen mende, alegia.

  • Aldaketak magnetismoan; Lurraren nukleoko mugimenduak sortzen duten eremu magnetikoak zenbait polaritate-aldaketa izan ditu. 


Klimax - komunitatea

Ekosistema baten seguida-prozesu baten amaierako egoera idealari klimax deritzo. 


Egoera teorikoa da; komunitate baten konposizioan ez da aldaketarik izaten, egonkor irauten di eta ez du beste komunitate batek ordezkatzen.
Klimax- komunitatearen oreka apur daiteke, ingurumen-baldintza edo populazioetako banakoen kopurua aldatzen badira.
Benetan, klimaxa ez da inoiz lortzen, ekosistemak ez daudelako isolatuta eta bakar bet ere ez delako erabat egonkorra. Ekosistema guztietan aldian behin segidaren aurreko etapa batera ( atzerakada ) edo seguidaren beste bilakaera batera eramaten dute.

Harreman trofikoak

Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei esaen zaie harreman trofiko. Ekosistema batean, harreman horiek kate eta sare trofikoen bidez adieraz daitezke. Izan ere, horrela adieraz daiteke zer iturri erabiltzen dituen ekosistema jakin bateko organismo bakoitzak behar dituen matera eta energia lortzeko.
Kate era sare trofikoak adierazpen grafiko linealak dira.
Gutxitan izaten dira kate trofiko isolatuak. Ekosistemetan ezartzen diren elikadura-harremen egiturak organismoen arteko sare trofiko konplexuak osatzen dituzte.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiHBb_nOSju0op-fE32DMPo2oal4np9XH3cqfk1RqX2UNh9XutyuxhmiSXW4QC6UQhUKcRySvibXJEaOuIY6f-fbls5QszuFvsQgh8DhvKKrKm2Cdau42tLBQAAuNFdm6iX8-j26fInfwA/s1600/mAILA+TROFIKOAK.jpg

miércoles, 30 de mayo de 2012

Sedimentazio eolikoa

Haizeak marteriak xeheen bolumena handia garraiatzen du distantzia handietan zehar; izan ere, harea xeheena eta hautsa oso garaiera handira igotzen dira troposferan, eta zenbait astetan edo hilabetetan egon daitezke bertan esekita.
Sedimientazio eolikoen bidez, oso harea- eta hauts-metaketa bereziak sortzen dira;


  • Loess metaketak; Haizeak garraiatzen duen hautsaren metaketak dira. Oso eremu zabalak estaltzen dituzte basamortuen inguruetako eremuetan. 

  • Dunak; Harea-metaketak dira. Hainbat forma izan dezakete; ilargierdiaren forma izan dezakete, edo gailur zuzena eduki dezakete, edo haizearen norabidearen paraleloan osa daitezke, gailur bihurria dutela.

Erlieben formen sailkapena

Itxura kontuan hartuta sailkatzen dira erliebe formak. Sailkapen horretan, hitz hauek erabiltzen dira;


  • Mendia; Oinarritik gailurreraino malda handia duen erliebe bakartua da.
  • Muinoa; Malda txikia duen erliebe bakartua da.
  • Haitzartea edo arroila; Hondo estuko harana da, eta pareta malkartsuak ditu bi aldeetan.
  • Goi-ordokia; Erliebe bakartua da, eta gailur laua du.
  • Terrazak; Erliebe mailakatuak dira. 

Natura-baliabideen ariketak

1.- Zure ustez, zein dira gero eta baliabide gehiago kontsumitzeko arrasoi nagusiak?

2.- Ura baliabide berriztagarria ala ez berriztagarria da?
      Arrazoitu erantsuna.

Natura - baliabideak

Natura baliabide esaten zaio gizakiok tekina lortzeko eta gure beharrak asetzeko naturatik hartzen dugun guztiari. 


Gizakiok baliabideen zati bat baino es dugu erabiltzen. Natura-baliabide bat erauztea ekonomikoki errentagarria bada, ustia daitekeen kantitateari erreserba deritzo.

  • Baliabide berriztagarriak; Denborarekin berrizta daitezkenak edo giza espeziearen bizi-itxaropena iritsi arte agortuko ez direnak. Biologia baliabideak berristagarritzat hartzen dira. 
  • Baliabide ez-berriztagarriak; Berriztatzen ez direnak edo gizakiaren denbora-eskalarekin alderatuz, bederen, berriztazen ez direnak. 

Ugalketa - estrategiak


  •  r estrategak; Ekositema ez egonkorretan ego garapeneko lehen etapetan dauden ekosistemetan bizi diren espezie oportunistak edo aitzindariak dira. Bizitza laburra eta ugalketa-tasa altua dutenez, ondorengo ugari izaten dituzte. Multzo horretan neurri txikiko organismo asko, algak, intsektu ugari eta belarrak sartzen dira. 

  • K estrategak; Giro egonkorretan bizitzen moldatutako espezie espezializatuak dira. Banakoak luzaro bizi ohi dira eta gehienak heldutasunera iristen dira. Bizitzan zehar zenbait aldiz ugal daitezkeen arren, ugalketa-tasa baxua eta ondorengo gutxi izaten dituzte. Hegazti gehienak eta ugaztunak multzo horretakoak dira. 

Lehorreko inguruneko ariketak

1.- Zergatik dira funtsezko argia eta ure lehorreko ekositemetan?

2.- Izaki bizidunen garapenerako, zergatik dira gogorragoak lehorreko baldintzak uretakoak baino?

3.- Zein dira lehorreko organismoek lehorketari aurre egiteko erabiltzen dituzten moldaeretako batzuk?

Lehorreko inguruneko faktoreak

Lehorreko faktore abiotikoak ;


  • Argia ; Lehorreko ekosistema gehienetan, energia-iturri nagusia eguzki-argia da. Funtsezkoa da planetako bizitzarako. Planetan eragiten duen eguzki-erradiazioa handiagoa da mendiko guneetan itsas mailan baino, eta ekuatorean poloetan baino.
  • Tenperatura;  Lehorrean tenperaturak aldaketa handiak izaten ditu. Zenbait lekutan, egun batean gorabehera handiak izaten dira. Beste batzuetan, asko aldatzen da urtaro batetik bestera. Oro har, itsas mailaren gaineko altuera handitu ahala tenperatura txikitu egiten da. 
  • Hezetasun atmosferikoa ; Aireko ur kantitatea da. Hezetasun atmosferikoa garrantzitsua da lehorreko organismoentzat; izan ere, ura behar dute bizi-funtziak egiteko. Lehorreko organismoek ura galtzen dute etengabe, lurrunketa bidez, eta horri aurre egin behar diote. 

miércoles, 23 de mayo de 2012

Harrien zikloa

Huttonek arrazoi zuen, sedimentuak harri bihurtzen baitira, eta harriak sedimentu bihurtzen baitituzte berriro agente geologikoek. Prozesu zikliko hori bi tokitan gertatzen da;


  • Lurraren gainazalean; Harriak meteorizatu eta sedimentu bihurtzen dira. Sedimentu horiek garraiatu egiten dituzte agente geologikoek, eta arro sedimentariotan metatzen dira.
  • Lurrazalaren barruan; Materialak presio eta tenperatura altuan egon ohi dira lurrazalaren barruan.Bertan, sedimentuak harri bihurtzen dira, eta harri horiek tolestu, osaeraz eta itxuraz aldatu, eta urtu ere egin daitezke.

Harriak tolesteak eta bolkanismoak erliebeak sortzen dituzte, Lurraren gainazalera eramaten baitituzte materialak.Subzidentzia duen arro sedimentario sedimentuak metatzean, lurrazalaren barrura eramaten dira materialak. 

viernes, 18 de mayo de 2012

Kariotipo Ariketak

1 . Zertan dira desberdinak kromatina eta kromosoma? Eta kromatina eta kromatida?

2.  Zer desberdintasun dituzte emakumezkoek eta gizonezkoek kromosometan?

http://www.ucm.es/info/genetica/AVG/practicas/cariotipo/Cario_archivos/idio2.jpg

Kariotipoa

Espezie baten kromosoma multzoa da kariotipoa.

Kariotipoa, bi kromosoma mota daude;

  • Heretokromosomak edo sexu-kromosomak; Oso desberdinak dira elkarrengandik eta sexua zehazten dute. Kromosoma horietako bati X esaten zaio,eta besteari  Y. Gizakion kasuan, emakumeak XX dir, bi X kromosoma dituztelako. Gizonak XY dira, X eta Y kromosoma bana dutelako.
  • Autosomak; Gainerako kromosomak dira eta berdin-berdinak dira bi sexuetan.
Gizakiok 46 kromosoma ditugu zelula somatiko bakoitzean. Kromosoma horietako 22 pare autosomak dira, eta pare bat, sexu-kromosomak.

Kariotipoa aztertuz, anomaliak detekta daitezke kromosoma kopuruan edo kromosomen forman. Fetuaren kariotipoa aztertuz gero, anomaliak jaio aurretik detektatzeko aukera dago.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Glaziarren airketak

1. - Zergatik metatzen dituzte glaziarrek sedimentuak batere hautaketarik egin gabe,tamaina guztietako klastoak kaotikoki nahasita?

2- Nola frogatu ahal izango genuke agente geologiko horrek sortu duela, agente hori jada bertan ez ba dago?
U itxurako harana batean

Glaziarrak.

Agente geologiko glaziarra izotzmasa handiz (glaziarrez) osatuta dago. Glaziarrak pixkanaka-pixkanaka higitzen dira, beren pisua eraginez, oso likido likatsuak izango balira bezala.
Glaziarrek, aurre egitean, lurra higatu eta garraio eraginkorra eragiten dute lur eremu lauan, bai eta aldapa gora ere, izotz masak lodiera handiagoa badu pilatzen den eremuan inguruko eremuetan baino.

Higidura forma bereziak sortzen dituzte;

U itxurako haranak; Haran zabal sakonak dira, profil biribilekoak.
Gehiegizko indusketako eremuak; Izotz-fluxuak sortutako sakonuneak dira. Izotza kentzean, aintzirak edo urmaelak sortzen dira bertan.

http://www.youtube.com/watch?v=YrfU5Qdth7c

Ziklo biogeokimikoak

Materia bizia elementu hauek osatzen dute gehienbat (bioelementuak) : Karbonoak, oxigenoak, hidrogenoak, nitrogenoak, eta proportzio horiek airean, lurzoruan, harrietan eta uretan ere ageri dira. Izaki bizidunek beren egituretan sartzen dituzte, eta gero, ingurunera itzuli, eta zikloa hasten da, berriro ere.

Zenbait elementu kimikok ekosistema bateko biozenosian eta biotopoan zehar egiten dituzten ibilbideei ziklo biogeokimiko deritze. 


Hiru ziklo daude ;

Karbonoaren zikloa
http://www.ciclodelcarbono.com/media/Ciclo_del_carbono.jpeg

Nitrogenoaren zikloa
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3c/Nitrosp_360px.png/360px-Nitrosp_360px.png

Fosforoaren zikloa 
http://www.elergonomista.com/biologia/ciclof.gif

lunes, 14 de mayo de 2012

Mutazioen ariketak

1. Mutazioek espezieen eboluzioa eragiten dute. Zergatik?

2. Mutazio guztiak hereda al daitezke? Zer baldintza bete behar dira mutazio bat heredatzeko?

3.  Zure ustez, nola dago lotuta ozono-geruza txikitzea eta mutazioak areagotzea?

Mutazioak

Orobat, material gentikoa aldaketarik gabe transmititzen da balaunalditik belaunaldira, eta horrek aukera ematen du karaktere bera banako batzuetatik beste batzuetara transmititzeko. Dena den, zenbaitetan, material genetikoa aldatu egin daiteke. Aldaketa horiek mutazioak dira.

Organismo baten ADNan ausaz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak. Mutazioek aldakortasun genetikoa eragiten dute, baita espezieen eboluzioa ere.


Mutazio gehien-gehienak ausaz gertatzen dira,arrazoi naturalak tarteko. Berezko mutazioak dira. Beste batzuk artifizialki eragin daitezke, agente fisikoak (esaterako,erradiazioa) eta kimikoak (hala nola, zenbait medikamentu) erabiliz. Agente horiei agente mutagenikoak deritze.

http://lauramarin05.files.wordpress.com/2011/05/weird-deformed-animals11.jpg

Teoria zelularraren ariketak

1. Zer ezaugarri komun dute izaki bizidun guztiek?

2. Zelula izaki bizidunen unitate genetikoa da. Zer esan nahi du horrek?

https://encrypted-tbn3.google.com/images?q=tbn:ANd9GcSmsxn0IPmv9-Tb-LK-YKpN0nIahbcZvhr4lVdreLcPa3DUkIAsIw

viernes, 11 de mayo de 2012

Teoria zelularra

Schleidenen eta Schwannen postulatuei esker, teoria zelularra garatzen hasi zen. Teoria zelularrak izaki bizidun guztietan balio du, eta egungo ezagutzak ere aintzat, honela laburbil daiteke ;


  • Zelula izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
  • Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.
  • Zelula oro aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiak beste batzuk zatitzean sortzen dira.
  • Zelula izaki bizidun guztien unitate genetikoa da. Zelulak herentziazko materiala dauka. Material horren bidez, zelula alaba guztiei transmititzen zaizkie zelula amarenezaugarriak.