viernes, 11 de mayo de 2012

Teoria zelularra

Schleidenen eta Schwannen postulatuei esker, teoria zelularra garatzen hasi zen. Teoria zelularrak izaki bizidun guztietan balio du, eta egungo ezagutzak ere aintzat, honela laburbil daiteke ;


  • Zelula izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
  • Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.
  • Zelula oro aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiak beste batzuk zatitzean sortzen dira.
  • Zelula izaki bizidun guztien unitate genetikoa da. Zelulak herentziazko materiala dauka. Material horren bidez, zelula alaba guztiei transmititzen zaizkie zelula amarenezaugarriak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario