miércoles, 30 de mayo de 2012

Lehorreko inguruneko faktoreak

Lehorreko faktore abiotikoak ;


  • Argia ; Lehorreko ekosistema gehienetan, energia-iturri nagusia eguzki-argia da. Funtsezkoa da planetako bizitzarako. Planetan eragiten duen eguzki-erradiazioa handiagoa da mendiko guneetan itsas mailan baino, eta ekuatorean poloetan baino.
  • Tenperatura;  Lehorrean tenperaturak aldaketa handiak izaten ditu. Zenbait lekutan, egun batean gorabehera handiak izaten dira. Beste batzuetan, asko aldatzen da urtaro batetik bestera. Oro har, itsas mailaren gaineko altuera handitu ahala tenperatura txikitu egiten da. 
  • Hezetasun atmosferikoa ; Aireko ur kantitatea da. Hezetasun atmosferikoa garrantzitsua da lehorreko organismoentzat; izan ere, ura behar dute bizi-funtziak egiteko. Lehorreko organismoek ura galtzen dute etengabe, lurrunketa bidez, eta horri aurre egin behar diote. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario