Orobat, material gentikoa aldaketarik gabe transmititzen da balaunalditik belaunaldira, eta horrek aukera ematen du karaktere bera banako batzuetatik beste batzuetara transmititzeko. Dena den, zenbaitetan, material genetikoa aldatu egin daiteke. Aldaketa horiek mutazioak dira.
Organismo baten ADNan ausaz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak. Mutazioek aldakortasun genetikoa eragiten dute, baita espezieen eboluzioa ere.
Mutazio gehien-gehienak ausaz gertatzen dira,arrazoi naturalak tarteko. Berezko mutazioak dira. Beste batzuk artifizialki eragin daitezke, agente fisikoak (esaterako,erradiazioa) eta kimikoak (hala nola, zenbait medikamentu) erabiliz. Agente horiei agente mutagenikoak deritze.
http://lauramarin05.files.wordpress.com/2011/05/weird-deformed-animals11.jpg
No hay comentarios:
Publicar un comentario