Gaineko plaka litosfera kontinentalez osatuta badago, erliebe bolkanikoa sortzen da plakaren ertzean: orogeno termiko izeneko erliebea. Andeak prozesu horren bidez sortutako erliebea dira.
Subdukzio-eremuan ere osatzen dira fosa ozeanikoak, baina uharte-arkuetakoak baino sakonera txikiagoa dute; izan ere, kontinentearen higaduratik sortutako sedimentuen geruza lodi bat pilatzen da eremu horietan.
Sedimentu horiek kontinente-ezpondaren kontra zapaltzen dira, eta ezpondara itsatsita geratzen dira; horrela, harri metamorfiko eta sedimentarioekin akrezio-prisma bat osatzen da.
Uharte- arkuetan bezala, hondoratutako plakaren azal ozeanikoa urtu egiten da mantuan sartzean, eta magmak sortzen ditu.Magma horiek igo egiten dira eta sumendi. erupzioak sortzen dituzte; eta harri plutonikoen guneak ere eratzen dituzte, azal kontinentalaren barruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario