miércoles, 30 de mayo de 2012

Sedimentazio eolikoa

Haizeak marteriak xeheen bolumena handia garraiatzen du distantzia handietan zehar; izan ere, harea xeheena eta hautsa oso garaiera handira igotzen dira troposferan, eta zenbait astetan edo hilabetetan egon daitezke bertan esekita.
Sedimientazio eolikoen bidez, oso harea- eta hauts-metaketa bereziak sortzen dira;


  • Loess metaketak; Haizeak garraiatzen duen hautsaren metaketak dira. Oso eremu zabalak estaltzen dituzte basamortuen inguruetako eremuetan. 

  • Dunak; Harea-metaketak dira. Hainbat forma izan dezakete; ilargierdiaren forma izan dezakete, edo gailur zuzena eduki dezakete, edo haizearen norabidearen paraleloan osa daitezke, gailur bihurria dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario