Sedimientazio eolikoen bidez, oso harea- eta hauts-metaketa bereziak sortzen dira;
- Loess metaketak; Haizeak garraiatzen duen hautsaren metaketak dira. Oso eremu zabalak estaltzen dituzte basamortuen inguruetako eremuetan.
- Dunak; Harea-metaketak dira. Hainbat forma izan dezakete; ilargierdiaren forma izan dezakete, edo gailur zuzena eduki dezakete, edo haizearen norabidearen paraleloan osa daitezke, gailur bihurria dutela.