miércoles, 6 de junio de 2012

Tolesturak

tolesturak harrien defomazio plastikoak dira. Tolesturek lau elementu dituzte; elementu horien arabera sailkatu egin ditzakegu, eta zer prozesuren bidez sortu diren jakin:


  • Txanga; Geruzek kurbadura handiena duten zatia.
  • Alpeak; Txangaren bi aldeetan dauden zatiak dira. 
  • Nukleoa; Tolesturaren erdiko zatia da.
  • Plano axiala; Irudizko plano bat da, eta txangan zehar igarotzean alpe bat sortzen du alde bakoitzean. Tolesturaren simetria-planoa da, gutxi gorabehera. 

Orogeno termikoak

Gaineko plaka litosfera kontinentalez osatuta badago, erliebe bolkanikoa sortzen da plakaren ertzean: orogeno termiko izeneko erliebea. Andeak prozesu horren bidez sortutako erliebea dira.

Subdukzio-eremuan ere osatzen dira fosa ozeanikoak, baina uharte-arkuetakoak baino sakonera txikiagoa dute; izan ere, kontinentearen higaduratik sortutako sedimentuen geruza lodi bat pilatzen da eremu horietan.
Sedimentu horiek kontinente-ezpondaren kontra zapaltzen dira, eta ezpondara itsatsita geratzen dira; horrela, harri metamorfiko eta sedimentarioekin akrezio-prisma bat osatzen da.

Uharte- arkuetan bezala, hondoratutako plakaren azal ozeanikoa urtu egiten da mantuan sartzean, eta magmak sortzen ditu.Magma horiek igo egiten dira eta sumendi. erupzioak sortzen dituzte; eta harri plutonikoen guneak ere eratzen dituzte, azal kontinentalaren barruan.

Plaken ertzetako ariketak

1.- Zer bi plakak hartzen dute parte Hego Amerikako mendebaldeko kostako subdukzio-eremuan? Zer mendikate bolkaniko sortu da eremu horretan, subdukzioaren eraginez?

2.- Zer hgidura mota dago Karibeko plakaren eta Ipar Amerikako plakaren arteko mugann? Zer prozesu geologiko gerta daitezke eremu horretan? Eta Karibeko plakaren mendebaldeko ertzean?

Plaken ertzetako higidura erlatiboak

Plaken ertzetan, bi plakak edo gehiagok elkar ukitzen dute, eta elkarri eragiten diote. Hori dela-eta, jarduera geologiko handia egon ohi da toki horietan: bolkanismoa, sismikotasuna, materialen konpresioa eta distentzioa,subsidentzia.. Hala ber, prozesu horiek ertzetan sortzen den higidura erlatibo motaren ondorio da.


Kodominantzia

Bi aleloak aldi berean agertzen direnean gertatzen da kodominantzia. Heterozigotoek bi progenitoreen ezaudarriak dituzte.

Hona hemen kodominantziaren adibide bet: andaluziar barietateko oilarren eta oiloen kasua. Luma beltzeko banako homozigoto (AA) baten eta luma zuriko banako homozigoto (BB) baten ondorengoak luma gris urdinxkak dituzten heterozigotoak (AB) dira.

Kromosomen ariketak

1.- Zer dira kromosomak? Nola daude eratuta eta nola sortzen dira?

2.- Zenbat kromatida dituzte kromosoma metazentrikoak? Zenbat beso dituzte?

3.- Gizakion gorputzaren zelula guztiek kromosoma kopuru bera al dute? Eman arrazoiak.

http://www.ikusietaikasi.com/kromosoma.jpg

Kromosoma kopurua

Espezie bakoitzak kromosoma kopurua bereizgarria du. Horren arabera, organismo mota hauek daude:


  • Organismo haploideak; Kromosoma sorta bat dute zeluletan. Organismo haploideak n letraz adierazten dira. Letra horrek zelula bakoitzean zenbat kromosoma mota dauden adierazten du. 
  • Organismo diploideak; Kromosoma kopuru bikoitia dute beren zelula somatikoetan (ugaltze-zelulak ez direnak). Kromosoma horiei kromosoma homologoak esaten zaie, eta bakoitza guraso baten gametotik dator. Organismo diploideak 2n-ren bidez adierazten dira. 

viernes, 1 de junio de 2012

Aldaketak geosferan


  • Aldaketak kontinenteen banaketan; Kontinenteak aldatuz joan dira etengabe, eratu zirenetik. Haiek lekuz aldatzean, ozeanoak ireki eta itxi egin ziren, bai eta mendikateak osatu ere. aldaketa horiek berebiziko garrantzia izan zuten izaki bizidunen banaketan eta espezieak agertzean zein desagertzean.

  • Aldaketak erliebeetan eta paisaietan; Gune kontinentalak barruko zein kanpoko agente geodinamikoen mende egon dira, erliebea moldatzen dutenen mende, alegia.

  • Aldaketak magnetismoan; Lurraren nukleoko mugimenduak sortzen duten eremu magnetikoak zenbait polaritate-aldaketa izan ditu. 


Klimax - komunitatea

Ekosistema baten seguida-prozesu baten amaierako egoera idealari klimax deritzo. 


Egoera teorikoa da; komunitate baten konposizioan ez da aldaketarik izaten, egonkor irauten di eta ez du beste komunitate batek ordezkatzen.
Klimax- komunitatearen oreka apur daiteke, ingurumen-baldintza edo populazioetako banakoen kopurua aldatzen badira.
Benetan, klimaxa ez da inoiz lortzen, ekosistemak ez daudelako isolatuta eta bakar bet ere ez delako erabat egonkorra. Ekosistema guztietan aldian behin segidaren aurreko etapa batera ( atzerakada ) edo seguidaren beste bilakaera batera eramaten dute.

Harreman trofikoak

Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei esaen zaie harreman trofiko. Ekosistema batean, harreman horiek kate eta sare trofikoen bidez adieraz daitezke. Izan ere, horrela adieraz daiteke zer iturri erabiltzen dituen ekosistema jakin bateko organismo bakoitzak behar dituen matera eta energia lortzeko.
Kate era sare trofikoak adierazpen grafiko linealak dira.
Gutxitan izaten dira kate trofiko isolatuak. Ekosistemetan ezartzen diren elikadura-harremen egiturak organismoen arteko sare trofiko konplexuak osatzen dituzte.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiHBb_nOSju0op-fE32DMPo2oal4np9XH3cqfk1RqX2UNh9XutyuxhmiSXW4QC6UQhUKcRySvibXJEaOuIY6f-fbls5QszuFvsQgh8DhvKKrKm2Cdau42tLBQAAuNFdm6iX8-j26fInfwA/s1600/mAILA+TROFIKOAK.jpg